Notice: file_put_contents(): Write of 648 bytes failed with errno=28 No space left on device in /www/wwwroot/muzbon.net/system/url_helper.php on line 265
Anje Duhalde - Ama Euskal Herria | Скачать MP3 бесплатно
Ama Euskal Herria

Ama Euskal Herria

Anje Duhalde

Альбом: Erroz Eta Oroz
Длительность: 4:35
Год: 1987
Скачать MP3

Текст песни

Delikatua baitut egungo sujeta,
hasi aintzin egin dut zonbait gogoeta,
gure arteko asko ele entzun eta,
euskaldun agertzea ez baita josteta.

Badakit askoz ere nukela hobea
nehori ez agertu ene dolorea;
odolaren mintzoa eduki gordea
nahiko nuke, bainan ezin dut ordea

Ama Euskal Herriaz naiz nahigabetua,
uzterat doalakotz betikotz mundua,
bere seme-alabez abandonatua;
nork barka dezaguke gure bekatua?

Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza
zure etxe nagusi jartzean arrotza;
halere etzitzauzun gelditu bihotza;
etxekoen eskutik duzu heriotza.

Zure lekua hartu duen andereak
gurekin behar ditu pairatu bereak;
amaizunarendako ez daizke hobeak
ama ukatu duten haur dohakabeak.

Ama Euskal Herriaz...

Baditaike semeok noizbait oroitzea,
Ama, zuganik izan dugula sortzea;
guhaurek bilaturik zure ehorztea, jasan
beharra dugu gaztigu dorpea.

Hil hobi huntan noizbat norbait badabila,
zure izaitearen herrestoen bila,
lurpetik entzunen du deiadar bipila:
hemen dago ama bat bere haurrek hila!

Ama Euskal Herriaz...