Zortziko Txikian
Azken Sustraiak
3:27Amaitu dira aitzaki guztiak iraganak oraina mugatzen dizunean Ondoratzen zaituen aingura herdoildua errotik moztuta orain goruntz zoaz Lorpen eta akats guztiak soinean jantziz, ez baitago arantza gabeko larrosarik Ezta begirada garbi hori ordezka dezaken hitzik Besarkada estu, gure gotorleku Hautsak gogoz harrotuz ikasitakoa ahaztu Ziurtasun gabeziaren askatasuna Betidanik ez baina betirako den guztia Eta beste behin hezurretaraino hunkitzen nauen irrifar batez jaiki eta eraiki zara adorez Zu zara nire zoriontasun lurra, sendoa bezain hauskorra Lehor ez dadin ureztatzearen ardura, zu zara nire zoriontasun lurra Eta beste behin, konplexurik gabe, apurtu ziren kristalak batzen jaiki eta eraiki zara adorez, beldurrik ez