Eda Sa Qaqa
Botakantu
3:14Heltzen delarik Bazko bere tenorean Harpe zilo barnetan, iraztorra berdeetan Arroka ixiletan, erreka gordeetan Irrintzin bat jeikitzen da gaüaren erdian Andozeko ibarrean, Andozeko ibarrean Herrian ba(ra)tü zaikü oihartzün ozena Herraren altarean odolaren saria Maitasünaren botza Ezpeldoiko hargian Bereterretx, hire auhena herritarren gogoan Andozeko ibarrean, Andozeko ibarrean Eüskaldünak nahi dü izan libro etxean Arbasoen lürretan besteen errespetüan Damürik, mentez mente ebilirik galtzeetan Atzo, egün den bezala, arranoen menpean Andozeko ibarrean, Andozeko ibarrean Jauna begira ezazü heben dügün bizia Azkena galdü gabe Eüskaldün jentea Bere mintzajearekin Herri bat zabala Bereterretxen odoletik beikira gü ere Andozeko ibarrean, Andozeko ibarrean Bereterretxen odoletik beikira gü ere Andozeko ibarrean, Andozeko ibarrean