Gimnasia Ariketak (Feat. Lupe)
Egan
2:37Abesteko dut ahotsa erosteko ederra poltsa sekretuz beterik dut kutxa maitatzeko dut bihotza. Entzun, maitatzeko dut bihotza; begira, sentitzen duen bihotza. Badut zertaz parre egin bizitzeko badut xedea jaiotzetik dut helburua ta hori lotzeko fedea. Entzun, hori pertxonengan dut fedea; begira, ta ori lortzeko fedea. Hain gutxi dut eta hainbeste eskeintzeko, hain pozik nago ni zerbait egiteko; lagunekin behar det goza ta neska baten bihotza. Entzun, ta neska baten bihotza, begira, horiek lortuz aski poza, entzun, ta maitearen bihotza, begira, horiek lortuz aski poza. Jasan dudan oinazea kontuz eman behar iritzia itxoiteko badut patxada hil da gero hilobia. Entzun, hantxe ikusiko gera, begira, hortxe bukatzen da dena. Hain gutxi dut eta hainbeste eskeintzeko, hain pozik nago ni zerbait egiteko; lagunekin behar det goza ta neska baten bihotza. Entzun, ta neska baten bihotza, begira, horiek lortuz aski poza, entzun, ta maitearen bihotza, begira, horiek lortuz aski poza. Nerea da dudana, entzun nere kanta, ez dohainik emana, mantendu behar dudala, eguneroko izardiz lan dexente kostata. Nerea da dudana, Entzun nik esana ez dohainik emana, mantendu behar dudala, baina, batzuk beti alperrak bestek langile finak. Nerea da dudana, entzun ona Uztapidek ziona ez dela aberatsena gehiena duena baizik duenarekin konformatzen dakiena. Entzun, ez dela aberatsena, begira, gehiena duena, entzun, baizik duenarekin, begira, konformatzen dakiena.