Txanogorritxo (Feat. Zuriñe Hidalgo)
Ene Kantak
3:22Arrautzetatik ahatetxoak Jaio berri dira baserrian, Baina erne, azken arrautza falta da. Zein ote dago hor? Ez da gure kolorekoa, Ez gure neurri berekoa. Esango genuke ez dela ederra, Gure antzekoa. Ze itsusia den ahatetxoa: Handiegia da, desberdina. Ze itsusia den ahatetxoa: Ez dugu berarekin egon nahi! Ahatetxo handia, alaia, Jostaria eta galaia. Ez du ulertzen zergatik Ezin duen besteekin egon. Triste dago gure ahatetxoa Ta alde egin du sorlekutik. Ez dute non onartzen: Galdurik eta etsiturik Ze itsusia den ahatetxoa: Handiegia da, desberdina Ze itsusia den ahatetxoa: Ez dugu berarekin egon nahi! Bakarrik eta beldurtuta Noraezean dabil galduta. Aintzira bazterrean dela Karranka egin diote, hara! Itxaropentsu eta pozik, Ohartu da beltxarga bat dela: Kanpotik ederra bada ere, Barrutik ederragoa. Desberdinak, ezberdinak, Aberatsago. Kolorea, kultura, hizkuntza nahiz irudia... Anitzago!