Zilarra
Gorka Urbizu
3:40Ardo ezpainak Zerbait iluna begiradan Harri azpitan Onespen bila gabiltza denok Bakardadea habitatu Galdu bazara abisatu Zure bila goaz Aspaldi da gauaren erdian esnatzen garela Itsasoa hemen hasten da Harriak batu Zubi bat eraiki Erortzen zaigun arte Ez gara Ezertan lehenak Ez onenak izan Urteak labur Eta egunak luze Konturatuko zinen Ni naiz Nigandik urruntzen etengabe Oraina gara Animalia nekatuak Ohituegiak —badakit— Inori laguntza ez eskatzen Ez dakizu zenbatetan gogoratu naizen zutaz Azkenaldi honetan Diamante landugabea da gure samurtasuna Itsasoa hemen hasten da Harriak batu Zubi bat eraiki Erortzen zaigun arte Ez gara Ezertan lehenak Ez onenak izan Urteak labur Eta egunak luze Konturatuko zinen Neu naiz Nigandik urruntzen jakin gabe Batzuetan galdu, bestetan irabazi Gaur ez dut ezer idatzi