Inuit Txikia
Jabier Muguruza
3:33Lau arrain arrainontzian bat, bi, hiru eta lau igerian. Salto, plup!, egin du batek eta iturritik egin du ihes. Hiru arrain arrainontzian bat, bi, hiru igerian. Salto, plup!, egin du batek eta dutxatik egin du ihes. Bi arrain arrainontzian bat, bi, igerian. Salto, plup!, egin du batek eta komunetik egin du ihes. Arrain bat arrainontzian bakar bat igerian. Salto, plup!, egin du pozez, mugi daitekeelako askatasunez. Arrain bat arrainontzian, arrain bat libre, ejem, igerian.