Zapia
Kantu Kolore
3:03Dinosauroak era Mesozoikoan elkarrekin bizi ziren, kontinenteak orobat den-denak batera ziren. Belarjaleek belarra jaten zuten, haragijaleak haragiz elikatzen ziren. Kume txikiak arrautzatik jaiotzean, bizi berri bat, mundu berri bat. Tyrannosaurus rex, Diplodocus, Triceratops, Stegosaurus, Velociraptor, Spinosaurus, Apatosaurus. Oso bizkorrak, arinak, biziak, lepo luze, lar altuak, buztan luzeak... gainera, beldurtzeko hortz zorrotzak. Belarjaleek belarra jaten zuten, haragijaleak haragiz elikatzen ziren. Kume txikiak arrautzatik jaiotzean, bizi berri bat, mundu berri bat. Dinosauroak Lur planetan luzaro bizi izan ziren, meteorito batek lurra jota iraungi ziren betiko.