Gure Animaliak
Kantu Kolore
2:52Urtarrila, otsaila... eta martxoan udaberria apirila, maiatza... ekainean hor dator uda uztaila, abuztua... irailean dugu udazkena urria, azaroa... abenduan sartzen da negua. Udaberrian bizia pizten da, bazter guztiak lorez janzten dira, irribarrea zure gorputzean dar-dar. Udan pozik denok plisti-plasta, zeru osoa islatzen da uretan, bero handia bazter guztietan eta… Urteak 12 hilabete ditu, lau urtaro dira, alai pasatzeko, zure ondoan. 12 hilabete dira, lau urtaro ditut zure ondoan, elkarrekin. Urtarrila, otsaila... eta martxo aldera Aste Santua apirila, maiatza... ekainean klaseak amaitu uztaila, abuztua... irailean pozik eskolara urria, azaroa... abenduan Eguberri eguna. Udazkenean bizia lo dago, hosto guztiak dira airean dantzan; orbela, haizea, euria da orain zarra-zarra. Negu guztia etxean sartuta, hotza dabil geure inguruan, zerua lumaz, mara-mara da elurra. Urteak 12 hilabete ditu, lau urtaro dira, alai pasatzeko, zure ondoan. 12 hilabete dira, lau urtaro ditut zure ondoan, elkarrekin. Urteak 12 hilabete ditu, lau urtaro dira, alai pasatzeko, zure ondoan. 12 hilabete dira, lau urtaro ditut zure ondoan, elkarrekin.