Notice: file_put_contents(): Write of 622 bytes failed with errno=28 No space left on device in /www/wwwroot/muzbon.net/system/url_helper.php on line 265
Leihotikan - Abenduan | Скачать MP3 бесплатно
Abenduan

Abenduan

Leihotikan

Альбом: Non Zaude?
Длительность: 3:07
Год: 2018
Скачать MP3

Текст песни

ABENDUAN

Abenduan
azken geltoki honetan
eguzkiak
itsutu egiten ez gaitu.

Abenduan
zuhaitz biluzia
isilik dago niri begira,
gogora dakarkit irudia
urrun sufritzen ari denaz.

Bapatean
gure izuen aurrean
hego haizeak
izoztuak ematen du.


Bapatean
zeru oskarbiak
faltsukeriaz hitz egin zidan,
ozeanoak irentsi zuenaz
eta mugetan hiltzen denaz.

Baina hala ere etorriko da
aro berri bat
minaren akabera,
baina hala ere pasako da
bizi nahi eza
saia gaitezan.

Aro beltzak
ez gaitzala geldierazi,
gugandik at
basoa sutan da iluna.

Nahiz eta saiatu nintzen
horrenbesteko minaren
zentzu hutsala ulertzen.

Baina hala ere etorriko da
aro berri bat
minaren akabera,
baina hala ere pasako da
bizi nahi eza
saia gaitezan.