Urre Hauts
Liher
4:07Hustu gaitezen denok, gure paradoxak onartu ditzagun Hauts bihurtu aurretik ura gainera bota eta lokatz egin ginen, eta horrekin sortu gure txabola: mailuaz jo, eta makilekin eutsi. Tenpluak erre nahi genituen, baina ez ginen ohartu guk ere tenplu bat nahi genuela. Zerbait erre nahi duenak horixe bera baitu maite: basoa adina sua, Anarik zioen bezala. Ez ginen ohartu, eta horrek ekarri gaitu hona. Gure txabola harriz hornitzen ari ginela, mapen ertzetako herensugeak erreskatatzera joan ginen. Etorri zen iluntasuna, eta ertzetako itsasora erori ginen gu. Igerian, ito igerian, ito. Azkenik, iritsi gara kostalde batera ez da gurea, baina bada kostalde bat. Ez ginen ohartu, eta horrek ekarri gaitu hona. Eta hutsa zen helmuga