Notice: file_put_contents(): Write of 694 bytes failed with errno=28 No space left on device in /www/wwwroot/muzbon.net/system/url_helper.php on line 265
Mikel Markez - Konplize Ditut Eta (Feat. Aire Ahizpak) | Скачать MP3 бесплатно
Konplize Ditut Eta (Feat. Aire Ahizpak)

Konplize Ditut Eta (Feat. Aire Ahizpak)

Mikel Markez

Альбом: Indar Bat Dabil Hor
Длительность: 3:02
Год: 2013
Скачать MP3

Текст песни

KONPLIZE DITUT ETA

Emakume zuzenak
okerrak, kirtenak
moja txintxoak eta
zerrama irtenak
itsusiak, politak
atletak, herrenak
konplize ditut eta
maite ditut denak

Langileak, alferrak
lanik ez dutenak
tuntunak, mediokreak
klaseko lehenak
ale desegokiak
andre txit gorenak
konplize ditut eta
maite ditut denak

Ama onak ta txarrak
ama ez direnak
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak
konplize ditut eta
maite ditut denak

Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak
iletsuak, soil-soilak
marimutilenak
katemeak, gorilak
panterak, zezenak
konplize ditut eta
maite ditut denak

Lehen munduko emeak
kapitalistenak
lur usaia daukaten
andre indigenak
zuri, gorri, horiak
beltzetan beltzenak
konplize ditut eta
maite ditut denak

Markesaren alabak
neskame gizenak
printzesak ta sorginak
ogroak, sirenak
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak
konplize ditut eta
maite ditut denak