Gora Gure Bihotzak Single
Modus Operandi
3:49Akituta, aspertuta, nazkatuta, ahituta, hustuta eta galduta. Behea jota nago, eta horrenbeste bilatzeaz, argi izpirik ba ote da? Kezkaturik, nahasturik, biluzik, bakarrik, ilunari amore emanik. Gauak ametsak ekarri dizkidan arren, goizak ametsak zapuzten dizkit. Bidea luzea bada ere, bidean aurrera goaz. Bidea malkartsua da, eta ezatsegina askotan. Bidean barrena abiatu ginen aspaldian. Bidea eginez, bidea izango gara. Eta ibiltzean egin dezagun bidea har dezagun airea geroa eginez geurea eta ibiltzean askatasun haizeak eraman gaitzala aurrera geroa eginez geurea. Bizitzaren bideak ez dira nik uste nuena, ezta imajinatzen nuena. Kantuak horrela zioen irakaspen bat gisa, buruan izan dut bizitzan eztarriak, argiak, herriak, irriak, gurekin egongo dira. Gaur ilunabarra behar bezala agurtzeko, bihar goiz-argia ikusteko. Bidea luzea bada ere, bidean aurrera goaz. Bidea malkartsua da, eta ezatsegina askotan. Bidean barrena abiatu ginen aspaldian. Bidea eginez, bidea izango gara. Eta ibiltzean egin dezagun bidea