Korapiloak
Gabezin
4:06Sua, sua, sua! Irrintzi bat entzuten da Murumenditik plazara Festak hasi dira, zatoz Su ingurura dantzara Oihu, orro, salto, brinko Txaranga, poteo, algara Txinparten artetik Mari Berpiztuz denon zirrara Gau honen argilunean Amaitu da isiltasuna Loinatz jaiek piztu dute Herrian alaitasuna Danbor, blusa ta mozorro Errotutako ohitura Bideluzetik barrena Festa eskutik eskura Haur, gazte ta heldu Zatozte gure ondora! Abestuz, dantza eginez Doinu honen erritmora Bizi duguna nola den Une berezia zinez Topa egin dezagun Beasaindarron omenez! Zenbat muxu zenbat truke Gure herriko jaietan Kezka guztiak uxatuz Erromeriaren bueltan Bizitza hontan ez ahaztu Norbera dela lehenbizi Bihar biharkoak eta Orain momentua bizi! Haur, gazte ta heldu Zatozte gure ondora! Abestuz, dantza eginez Doinu honen erritmora Bizi duguna nola den Une berezia zinez Topa egin dezagun Haur, gazte ta heldu Zatozte gure ondora! Abestuz, dantza eginez Doinu honen erritmora Bizi duguna nola den Une berezia zinez Topa egin dezagun Beasaindarron omenez! Lolorolorolo Lolorolorolo Lolorolorolo Lorololorolo Lorololorolo