Notice: file_put_contents(): Write of 641 bytes failed with errno=28 No space left on device in /www/wwwroot/muzbon.net/system/url_helper.php on line 265
Pantxoa Eta Peio - Batasuna | Скачать MP3 бесплатно
Batasuna

Batasuna

Pantxoa Eta Peio

Альбом: Herriko Kantuak
Длительность: 4:26
Год: 2001
Скачать MP3

Текст песни

Aupa gizona, jeiki mutil
Atzar emazte ta neskatil
Borrokarako dei eginaz
Irrintzi bat dabil
Euskal Herria diagu zai
Presoak eta hilak ere bai
Abertzale izan ezkero gaur
Gauden denok anai

Borrokari luza zaidak eskua
Hona hemen nerea zabalik
Euskaldunok banan banan hiltzea
Otso beltzak ez dik beste nahirik
Euskadiren alde
Loturik bagare
Goaz borrokara!
Nagusituko bait gare
Gerokoak geroko utzi
Gaur Herriak ziok
"Nahi diat bizi"

Aupa gizona, jeiki mutil
Atzar emazte ta neskatil
Borrokarako dei eginaz
Irrintzi bat dabil
Euskal Herria diagu zai
Presoak eta hilak ere bai
Abertzale izan ezkero gaur
Gauden denok anai

Otso beltza gauaren gauaz heldu
Artzainak zebiltzala kalakan
Goizean goiz, odolez gorrituak
Hamaika ardi hilak belarditan
Artzain kalakari, atsoak iduri
Har makila eskuan
Eta lotu etsaiari
Anaien aurka ez habila
Otso beltzarentzat atxik makila!

Aupa gizona, jeiki mutil
Atzar emazte ta neskatil
Borrokarako dei eginaz
Irrintzi bat dabil
Euskal Herria diagu zai
Presoak eta hilak ere bai
Abertzale izan ezkero gaur
Gauden denok anai

Agur, agur, andere askatasuna
Agur, agur, biharko Euskadi
Eguzkitan dantzatuko gaituzu
Errana diot maiteñoari
Besoak loturik
Ez dugu bestarik
Nola dantzatuko
Biok belaunikaturik?
Lehenik urratu gatea
Gero libre izanen dantza egitera!

Aupa gizona, jeiki mutil
Atzar emazte ta neskatil
Borrokarako dei eginaz
Irrintzi bat dabil
Euskal Herria diagu zai
Presoak eta hilak ere bai
Abertzale izan ezkero gaur
Gauden denok anai