Argiak Errepidean
Petti
4:27ZALDI EMOZIONALAK Hipodromo isila kalea bera bada, zaldunik gabeko brida hau, norena da? Zeri egin aurre, nori eman bizkarra? Atzera ez begiratu, gaindi ezazu langa! Zigorrari zigorkada: Zaldi emozionalak gara Zaldunik ezean, akaso karabana? Daramagun gurdian, nor deabru doa, bada? Zangopea daukat ferraz ongi joa: iltzeekin josita daude gure asmoak Zigorrari zigorkada: Zaldi emozionalak gara Eguna amaitzean, gauero trantzean: lotuko zaituzte paradisu ustean, tortura goxoenen baratzean zaldia izan arren, zabiltza asto lanean Zigorrari zigorkada: Zaldi emozionalak gara Saria zain duzu orain haien esku artean, eskutada batez zeu elikatu ustean Zigorrari zigorkada: Zaldi emozionalak gara Azukre urtua aurki zeure sugarrean, sugar eta aho biak, urtuz aldi berean Zigorrari zigorkada: Zaldi emozionalak gara