Notice: file_put_contents(): Write of 674 bytes failed with errno=28 No space left on device in /www/wwwroot/muzbon.net/system/url_helper.php on line 265
Sorotan Bele - “Sing-Sing-Ati-Ko Folk & Rolla” | Скачать MP3 бесплатно
“Sing-Sing-Ati-Ko Folk & Rolla”

“Sing-Sing-Ati-Ko Folk & Rolla”

Sorotan Bele

Альбом: Mundu Hegian
Длительность: 4:05
Год: 1994
Скачать MP3

Текст песни

Bizilagunen musika, zaratatsua eta aguantaezina.
Txakurra zaukaka dabil, noizbait ixilduko da.
Telefonoaren txirrinak, goizero-goizero esnatzen nau.
Burbuxa baten barruan bizi nahiko nuke.

Atzoko ogi gogorra, hortzak puskatzeko moduan.
Benetan nazka ematen dit "KUTXA"ko kola luzeak
Ka"a bat edango nuke, baina medikuak galerazi dit.
Itsasoaren sabelean bizi nahiko nuke.

"Sing-Sing-ati"ko Folk & Rolla,
Bizitza gartzela da eta denok preso gaude.

Hirurak eta laurden, eta orandik nago bazkaldu gabe.
Telebista pizten dut, betiko marrazki bizidunak.
Lagunekin gelditzen naiz, ordu t'erdi itxaron beharra.
Mendi tontorraren puntan bizi nahiko nuke.

Beranduago furgonetan, txorakeritaz diskutitzen.
Bakoitza bere rolloan sartuta dago barruraino.
Eta orain Folk & Rolla jotzen, obeto sentitu nahian,
"Sing-Sing-ati"ko gartzelan bizi nahiko nuke.

"Sing-Sing-ati"ko Folk & Rolla,
Bizitza gartzela da eta denok preso gaude.