Etorkizuna Ginenean (Feat. Leihotikan)
Gorka Urbizu
3:06Haurrari dena posible: egin, ber-egin... ta desegin gabe. Nerabeari dena inposizio... ta hautua ukatzen du bidea urratzeko. Orain da A ala B. Gazteak ono, dena geroko: Beharba egun batez bainan egun zertako? Posibilitateen infinitatean itotzen du fatalitatea. Orain da A ala B. Ezinezkoa da... Beti izan naiz hirugarren bidearen aldekoa... Bainan gaur onartu behar dugu maitia bi aukera baizik ez dira: A ala B... A ala B... Heldutasuna iritsiko da nun ekintza bakoitza erabaki bat den... Ta hor hasiko gira zahartzen, erabaki bakoitza lagundua baita damu batez batzutan, dolumin batez besteetan.