Herria Eta Hizkuntza
Xalbador
4:09Seme, ezarri bainauk dudazko trantzean, Kantatzera noakik pena bihotzean Esperantzaz beteak ginenak artean, Hire azken aldikotz berriak hartzean, Hotz ikara ilun bat sartu duk etxean. Diru eskasia duk eman estakuru, Ekarriko ote dauk sekulan sosegu? Pausarik hartu gabe, uda eta negu Zer egiteko dituk horrenbertze diru? Gutiagorekilan biziak gaitu gu Hemen hintzan denboran, hi hintzan lehena Diruaz gutienik axola huena Amodioz eginik lanik gogorrena Ama batek sor diron ume zintzoena Arrokaren gainean bizi hindaikena Laster ezkontzeko zaik haurride gaztena Bertzen bien ondotik daramagutena Amari errex heldu zaiok hasperena Gure etxen sendi duk uda azkena Hi haiz udaberria ekar hezokena Ekar dezokek bainan ez utzi gerora Diruaren dirdiran ez hadila zora Orai haizela gazte ekar zak gogora Landu gabe utzirik sobera denbora Baratzerik onena ez bailake lora Bainan ez nikek nahi, o seme maitea Desafia dezakan kontraka haizea Sort-etxearen karga bortxarat hartzea Hobe baituk hi baino etxea galtzea Nahi tristea izan gure zahartzea Entzutean etxeko agoni-ezkila, Bihotzaren bakea, nun aurki, nun bila? Ganbarak hutsak eta sukalde ixila Biziaren arbola betikotzat hila, Hori ikusi gabe, lurperat nadila! Bainan nik seme hitan badiat fedea, Kartsuki hartzen baitut hik egin bidea Amodioz entzunik aitaren galdea Behingotzan hor utziz Amerik'aldea Bilatuko dukala etxeko bidea Semea urrundurik sosaren peskizan Agertzen du zer aita erromesa nizan Zintzoki jarraik hadi hi hire bizitzan Ni baino aita hobe izaiteko gisan Hire semeak ez dezan joaiterik hizan.