Inmolazioa
Anari
3:02Tren batek beste tren bat ezkutatu dezakeela dio emakume ahots batek. Bat bakarra balitz gaitzerdi, erantzuten diozu zuk inork entzun ez arren. Bide erdian edo erdibidean, denbora begi ertzetako zimurretan barna. Dekadentziaren sintoma ugariak, ugariak eta gainera, ageriak. Ez, ez zara Vesna Vulovic, baina zuk ere bildu dituzu galantak bizi honetan. Erori, jaiki eta aurrera segi, estropezuak ere pausoak ziren finean. Bigarren edo auskalogarren aukeran bizi zarela ondotxo dakizu. Biziraun duzu onean, biziraun duzu txarrean, biziraun desastrean. Ustekabeko bira dramatiko bat, eta hara orain zer bihurtu zaren: andre heldu bat zoriontasunaren erradikalizazio fasean. Ez, ez zara Vesna Vulovic, baina zuk ere bildu dituzu galantak bizi honetan. Erori, jaiki eta aurrera segi, estropezuka ere egiten da bidea. Gauza bat esango dizut, pixka bat behartuz gero beti enkajatzen du puzzleak Eta memoria fikzioa denez, asma ezazu bertsio on bat. Noski, beti zeure alde. Ez, ez zara Vesna Vulovic, baina zuk ere bildu dituzu galantak bizi honetan. Erori, jaiki eta aurrera segi, estropezuka bada ere, honaino iritsi gara. Ez, ez zara Vesna Vulovic, baina zuk ere bildu dituzu galantak bizi honetan. Erori, jaiki eta aurrera segi, hemendik atzera, dena aurrera da.