Notice: file_put_contents(): Write of 640 bytes failed with errno=28 No space left on device in /www/wwwroot/muzbon.net/system/url_helper.php on line 265
Anje Duhalde - Gogoaren Baitan | Скачать MP3 бесплатно
Gogoaren Baitan

Gogoaren Baitan

Anje Duhalde

Альбом: Bakezaleak
Длительность: 4:57
Год: 1992
Скачать MP3

Текст песни

Erabaki nuen, tinko ta fermuki, 
Ez zitzaidala gertatuko, 
Maitasun saretan ez nintzela 
Berriz 
Uste gabean eroriko.

Bi begi izpitxu, irripar ezti bat 
Izan dira nere galtzaile, 
Geroztik hor nabil arantzetan 
Dantzan, 
Ezinezko amets sortzaile. 

Urresko txanpon bat eman    
Gogo nuke 
Sorgin bat bilaka banedi, 
Ezina egikor aldatzeko aina 
Gezurra bihurtzeko egi. 

Zer den ona edo zer ote        
Den txarra 
Jakin beharko nukelarik 
Sumendi gainean erretzen     
Ari naiz                                          
Ba al dago irtenbiderik ? 

Zu hor zaude, dantzan, 
Jauzitan, 
Zer debru bada pasatzen      
Zait gogoaren baitan. 

Geroak zer dakar, ez dut
Pentsatu nahi, 
Uneak nahi ditut bizi. 
Lau egun dira ta bi omen lanotsu 
Galtzera ez ditut nahi utzi. 

Hitzaren jokoan, itxura emanez, 
Gorde nahiko nuke dena. 
Biluzia nauzu izan zarelako, 
Egoera hunen sormena. 

Zu hor zaude, dantzan, 
Jauzitan, 
Zer debru bada pasatzen      
Zait gogoaren baitan. 
Pasatzen zait gogoaren baitan