Notice: file_put_contents(): Write of 666 bytes failed with errno=28 No space left on device in /www/wwwroot/muzbon.net/system/url_helper.php on line 265
Dominika Eta Niko Etxart - Buneta Eta Txapela | Скачать MP3 бесплатно
Buneta Eta Txapela

Buneta Eta Txapela

Dominika Eta Niko Etxart

Альбом: Eperra
Длительность: 4:05
Год: 2004
Скачать MP3

Текст песни

Igaran egün batez egin dügü erri
Hortaz nahi deiziet eman zerbait berri
Parisetik jin zaikü bidajez Petiri
Urte bakotx fortüna eginik üdüri

-Agur eta zertan hiz Petiri gaizoa
Ene haur denborako kantüko aizoa
Igaran dük ordünko denbora gozoa
Eta hi aberastü ez behiz zozoa

-Parisetik jin izan nük ziren ikustera
Han untsa bizi gütük adixkide Pierra
Hiaurek ikusten dük egin diat afera
Txapela ezari diat bürütik behera

-Txapela badük bena arin barnekoa
Nun ützi dük buneta Euskal Herrikoa
Txapel horrek ez deik ez edertzen kaskoa
Basta ederra gatik asto dük astoa

-Ez diat ez axolik laiduen batere
Han ezagützen diat hanixko andere
Itxürari so eginez aberats bai ere
Ezkuntüren ahal nük, ez erran deüsere

-Arren, badük ideia hola ezkuntzeko
Lagün franko badükek hortan segitzeko
Ofizio bat balitz Parisen hartzeko
Aberats izan gabe auher bizitzeko

-Ez nük ez hi bezala lanian akitzen
Lan anplexagorik dük hirian agitzen
Ene alde hasi nük Parisen bizitzen
Arrüaren xokhuan oskien argitzen

-Ofizio ederra oski argizale
Har ezak emaztia ziraje saltzale
Haurrak jinen zaitzaie gose bazkazale
Utziren dük Parise ahal bezain zale

Ni ja nahi nük egon buneta kaskoan
Ene sor lekü maite Euskal Herrikoan
Ihurke jakin gabe zer düdan gogoan
Kobla zunbaiten huntzen sütondo xokoan.