Baigorriri
Erramun Martikorena
4:21Lur-bazterretan errege Laborariak girade Nun sortu eta han dohatsu Lanean betiere Bihotza beti alegre Argi deneko, laudetak Hasten ditu bere kantak Nik ere pentze-alorretan Jalgitzen tut nereak Lan denborako aireak Mundua hor dut meneko Hedatua enetako Haizia musikan ari zait Beharrien goxoko Badut ere gai betiko Enetzat mendiak berde Eta zelaiak kolore Enetzat itturriak argi Bai eta fresko ere Ibaia dena kantore Iguzkiaren irriak Mendiko haize garbiak Ez berek hazten jendeak Nasaiki izerdiak Ixurtzen laborariak Hirian leku eskasez Baserriaren ametsez Zenbat gizon eta emazte Hemen bakartasunez Oihuka laguntza galdez! Mendiak eta hiriak Elgarren lagun jarriak Noiz dituzkegu ikusiko? Noiz bilduko guziak Jerusaleme berriak?