Hansel Eta Gretel
Ene Kantak
4:33Barbantxo, barbantxo gure txikia. Bazen behin familia txiro bat basoan bizi zena. Ume txiki bat, txiki-txiki bat zuten: barbantxo zuen izena. Baina bizkorra, buruargia zen, Langilea, laguntzailea, gure txikia. Lanerako astoaren belarrian sartzen zen ta behin Bi arrotz gerturatu ziren haren ahotsa entzutean: Barbantxoren tamaina ikustean erosi nahi izan zuten Esan ta egin. Barbantxo, barbantxo Nonahi sartzeko gai da Barbantxo, barbantxo Gure txikia. Ziria sartuko die, ihes egin die eta Hara, adi egon: lapur batzuek asmo txarrak dituzte eta. Etxe batean lapurtu nahi zuten Barbantxok lagundu nahi ote du? Inolaz ere! Etxean sartu zenean ederki ezkutatu zen Ongi gordeta oihuka hasi zen Lapurrak bertan zeudela. Etxeko jabeak hori entzutean Lapurrak aise uxatu zituen, di-da batean! Barbantxo, barbantxo Nonahi sartzeko gai da Barbantxo, barbantxo Gure txikia. Gauean lasto gainean lokartu zen gure barbantxo. Behi batek (mmmm) irentsi zuen urdaileraino eraman arte. Laguntza eskatzen larri hasi zen Barrutik azkar ateratzeko (nondik?) Ipurditik. Marroia, marroi-berde kolorea zuen barbantxok Baina salbu da, libre eta aske, gurasoekin berriro! Zenbat abentura bizi dituen oso txikia izan arren gure barbantxok. Barbantxo, barbantxo Nonahi sartzeko gai da Barbantxo, barbantxo Gure txikia.