Xalbadorren Heriotzean
Erramun Martikorena
4:22Seme, ezarri bainauk dudazko trantzean Kantatzerat noakik, pena bihotzean Esperantzaz beteak ginenak artean Hire azken aldiko berriak hartzean Hotz ikara ilun bat sartu duk etxean Diru eskasia duk eman estakuru Ekarriko ote dauk sekulan sosegu? Pausarik hartu gabe uda eta negu Zer egiteko dituk horrenbertze diru? Gutiagorekilan biziak gaituk gu Hemen hintzan denboran hi hintzan lehena Diruaz gutienik axola huena Amodioz eginik lanik gogorrena Ama batek sor diron ume zintzoena Arrokaren gainean bizi hindaikena Laster ezkontzeko zaik haurride gaztena Bertzen bien ondotik daramagutena Amari errex jauxten zaiok hasperena Gure etxean sendi duk uda azkena Hi haiz uda berria ekar hezokena Ekar dezokek bainan ez utzi gerora Diruaren dirdiran ez hadila zora Orai haizela gazte ekar zak gogora Landu gabe utzirik sobera denbora Baratzerik onena ez bailaike lora Bainan ez nikek nahi, o seme maitea Desafia dezakan kontraka haizea Sort-etxearen karga bortxarat hartzea Hobe baituk hi baino etxea galtzea Nahiz tristea izan gure zahartzea Entzutean etxeko agoni-ezkila Bihotzaren bakea non aurki? Non bila? Ganbarak hutsak eta sukalde ixila Biziaren arbola betikotzat hila Hori ikusi gabe lurperat nadila! Bainan, seme, nik hitan badiat fedea Kartsuki hartzen baituk hik eginbidea Amodioz entzunik aitaren galdea Behingotzat hor utziz Amerikaldea Bilatuko dukala etxeko bidea Semea, urrundurik sosaren peskizan Agertzen duk zer aita erromesa nizan Zintzoki jarraik hadi hi hire bizitzan Ni baino aita hobe izaiteko gisan Hire semeak ez dezan joaiterik izan