Gure Zortea
Errobi
5:04Gure nagusia, gaixo nagusia goizetik arrats ta urte guzia nigarrez, nigarrez, nigarrez nigarrez ari da. Nigarrez artzeko, nigarrez artzeko arrazoinak, arrazoin haundiak ba omen ditu ... Nagusiaren nigarrek langilearen langilearen bihotz"eria" hunkitzen ... Nagusiaren, nagusiaren nigarrez artzera ez uzteko kontsolatu beharko dugu. Ta nagusiaren kontsolatzeko langileek, langileek irabazi berarentzat berarentzat lan gehiago egin beharko! Gure nagusia, gaixo nagusia goizetik arrats ta urte guzia nigarrez, nigarrez, nigarrez nigarrez ari da. Nagusiaren, nagusiaren nigarrez artzera ez uzteko langileak, langileak ez du lanari baizik pentsatuko! Lan eta lan, lan eta lan, lan eta lan, lan ta lan, lan ta lan ta lan ta lan ta lan ... lana ... lana . lana ... lana ... Langileak ez du lanari baizik pentsatuko ta greba horiek, greba zikin horiek bazterrera utziko. Gure nagusia, gaixo nagusia goizetik arrats ta urte guzia nigarrez, nigarrez, nigarrez nigarrez ari da. Nagusiaren nagusiaren nigarrez artzera ez uzteko langileak, langileak beti eta beti, beti eta beti haren zerbitzuko egon beharko ahalaz, ahalaz bakantzarik ere ez hartuko! Lan eta lan, lan eta lan lan eta lan beti lan eta lan, lan ta lan beti lan eta lan beti lan beti ... beti ... beti ... beti ... Gure nagusia probeño bat da nagusietan probeena! Hamar etxe hiru kotxe zazpi sehi ehun zaldi ta Suizako bankoetan, abilki gorderik, Dolarrak, dolarrak, dolarrak metaka ... Hori baizik ez da, hori bakarrik gure nagusiaren, nagusi gaixoaren miseria ... miseria gorria Gure nagusia, gaixo nagusia goizetik arrats ta urte guzia nigarrez, nigarrez, nigarrez ari da nigarrez nigarrez nigarrez nigarrez nigarrez nigarrez nigarrez nigarrez