Notice: file_put_contents(): Write of 632 bytes failed with errno=28 No space left on device in /www/wwwroot/muzbon.net/system/url_helper.php on line 265
Oskorri - Sautrela | Скачать MP3 бесплатно
Sautrela

Sautrela

Oskorri

Длительность: 3:11
Год: 2006
Скачать MP3

Текст песни

Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara!

Oh Euskara lauda ezak Garaziko herria
Zeren handik hartu baituk behar huen grazia
Lehenago hi baihintzen hizkuntzarik azkena
Orain berriz izango haiz guztietan lehena

Etai lelori bailelo leloa zarai leloa!
Etai lelori bailelo leloa zarai leloa!
Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara

Euskaldunak edonondik preziatu ziraden
Baina haien mintzaeraz denak ziren burlatzen
Inongo liburuetan eskribitzen ez baitzen
Orain ikasiko dute nola gauza ona zen

Etai lelori bailelo leloa zarai leloa!
Etai lelori bailelo leloa zarai leloa!
Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara

Euskalduna den guztiak burua altza beza
Gorenean ikusiko baitu bere hizkuntza ederra
Printze eta jaun guztiek hura eskatzen dute
Paperetan ikusita ikasi behar dute

Etai lelori bailelo leloa zarai leloa!
Etai lelori bailelo leloa zarai leloa!
Euskara da kanpora eta goazen denok
Dantzara

Gogo hori konplitu du Garaziko gizonak
Eta haren adiskide Bordelen dagoenak
Lehen inprimatzailea euskararen hura da
Euskaldunak eskerturik aurkitu behar gara

Etai lelori bailelo leloa zarai leloa!
Etai lelori bailelo leloa zarai leloa!
Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara

Etai lelori bailelo leloa zarai leloa!
Etai lelori bailelo leloa zarai leloa!
Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara