Erdi Bana
Ruper Ordorika
3:07Baratze aldean nengoen Mezua jaso nuenean Erreka bera ere isildu zen Bat—batean Sentimendu beltz—beltza zen bai Baina artean ezin sinistu inolaz Ez ginela berriz solastuko Sekulan Eta gero zer? Bere denboran Esan gabeko hitzak gogora datozkit orain Antzinako eresiak bezala Errepikan Esaera bitxiak kopiatzen Ibiltzen naiz kaierean Egun inork ez darabilen Mintzaera: Gure jendearen berba Bakanak Mundu hau ulertzeko Ene eleak Lurra ikutu barik ere Badatozkidanak Eta gero zer? Behar zenean Urrezko hitz haiek non zeuden orduan? Gaurkoa egin dezagun Esaten zenidan Lehengoa eta geroa Ez baitira gureak