Notice: file_put_contents(): Write of 629 bytes failed with errno=28 No space left on device in /www/wwwroot/muzbon.net/system/url_helper.php on line 265
Xabier Lete - Biographia | Скачать MP3 бесплатно
Biographia

Biographia

Xabier Lete

Альбом: Eskeintza
Длительность: 4:39
Год: 1991
Скачать MP3

Текст песни

BIOGRAPHIA

Nere izatearen ordu ilunenak maite ditut orain
haiek zirelako kontzientziaren ingude garratza,
itzaltzear delarik zentzu iratzarrien lorezko baratza,
ezin baitut hazia gatzak estali zuen lur antzuan erein.

Zuaitz heldua naiz hilobiari itzal ixil dagiona,
menturazko ametsa gazte batek noizbait abesti egina.
Atsedena balitz ausaz iraunkorra
eta lotan grina bere soseguan argitsu litzateke lurrezko gizona.

Itzuliko dira exaltazio baten elikagai zaharrak,
uda ederrarekin kanta, asmatutako irudi galkorrak,
gorputza, irriak, mahastien urrea, pozaren abarrak…

Ez du idatziko liburu zaharrean mutu eta gorra,
zorabio batetan nahasten direlarik begi hain nabarrak.
Azken arnasarekin ordainduko ditugu aintzinako zorrak.