Notice: file_put_contents(): Write of 640 bytes failed with errno=28 No space left on device in /www/wwwroot/muzbon.net/system/url_helper.php on line 265
Erramun Martikorena - Baigorriri | Скачать MP3 бесплатно
Baigorriri

Baigorriri

Erramun Martikorena

Альбом: Otsobi
Длительность: 4:21
Год: 1981
Скачать MP3

Текст песни

Baigorriko herriak hegalak urrun tu
Denak ere malkarra erroitz eta bortu
Bainan, zer inporta du, ni han nintzan sortu
Eta hantxet nahi dut engoitik zahartu

Germieta Belexik ikusirik Larla
Diote: "guk Oilandoi dugu gure perla"
Arrano begiz dago denen zain Iparla
Hunen gerizan dituk borda ta etxola

Erratzu Aldude-tik Benko Baigorrira
Urepel-Arrossatik Ortzaiz-Bidarraira
Azkarate Ahauze Lasa Irulegira
Nik dautzut Euskal Nafar lur bizian zira

Etxean nun ditutzu zure haur guziak
Ohantzetik ereman ainitzak biziak
Itzulia egiten baitu iguzkiak
Bihar hel ditzatela gure goraintziak

Tokian geldituak etzazket ahantzi
Bihotzera doala otoitz hau ainitzi
Gure mendi maiteak hiltzerat ez utzi
Xume bagira ere berma eta bizi!

Herria, zutaz daukat pentsamendu ainitz
Laster erranak dira, aski da zonbait hitz
Jarraik arbasoeri leial eta bortitz
Zer laiteke Baigorri Euskaldun ez balitz