Laborarien Alde
Erramun Martikorena
3:44Aitak manatu zion seme bati behin Larrera egurketa goizetik joan zadin Hik ekartzeko diat zama bat han egin Osorik ekar hadak etzakala arin Mutikoa larretik deus gabe heldu da Aita nik ez dezaket alltxa zama hura Ongi behatu diot ez zazula duda Bakarrik ez nindaike lotzera mentura Aitak zer ez zakien hark behar bezala Beharra delitua zen gizon bat han zela Hail hots oihu egiok lagun daitzakala Beharra oi beharra haugi berehala Mutikoa larrera itzultzen da berriz Egurrari so dago unkitzen du eriz Gero oihuz hasten da bost edo sei aldiz Beharra oi beharra, beharra hots nun hiz Nehor ez zaioela heldu laguntzera Kexuz eta haserrez hor lotzen da bera Bi haitaz altxatzen du zama bizkarrera Mila debruka gero derama etxera Aita ez zen nehor han, egin diot oihu Nork lagundu hau bada kargatzen hoin zalu Beharrak hau bortxatu orai ez dut dolu Oxala bertze hura debruak joan balu Aitak erraiten dio beti hola egik Ontsa bermatzen denak indar haundia dik Nik eraman hor huen ez zukan bertzerik Jainkoak laguntzko deus ez duk hoberik Kantu hau ez da ezaguna